fbpx

Zergak Frantzian ordaintzen badituzu, Herrikoaren kapitalean dirua ezartzeak irabazien gaineko zerga murrizte bat eskatzeko eskubidea ematen dizu (IR), enpleguak sortzen laguntzen duen sozietate batean inbertituz batera.

Mozkin zergaren apaltzea

 

HERRIKOAren kapitaleko akzioak harpidetzeak irabaziaren gaineko %18 zergaren murrizketarako eskubidea ematen du, Zergen Arau Orokorreko 199 terdecies-0 A artikuluan aipatzen dena, zeinaren esparrua zerga gizarte-onuragarritasuna  sozietateetara zabaldu baita Zergen Arau Orokorreko AA  199 terdecies-0 artikuluan.

Zerga murrizketa kalkulatzeko kontuan hartutako ordainketen zenbatekoa honela mugatzen da:

 

  • 50.000 €/urtez pertsona bakar, alargun edo dibortziatu batentzat
  • 100.000 €/urtez ezkongai direnentzat edo bikote batentzat

Lehenengo muga hori gainditzen duen ordainketen zatiak muga berdinetan hurrengo 4 urteetan zerga-murrizketarako eskubidea ematen du.

Adibideak

 Herrikoaren kapitalean 1.000 euro harpidetzen dituen IRren menpeko pertsonak 180 euroko (1.000 € x % 18) zerga-murrizketa du onuradun.

 Herrikoaren kapitalean 50.000 euro harpidetzen dituen pertsona bakar batek 9.000 euroko (50.000 € x % 18) zerga-murrizketaz baliatuko du.

Irabazien gaineko deklarazioa : nola egin ?


Irabazien gaineko zerga murrizketa galdegin baduzu, beharko den momentuan, HERRIKOAK, irabazien deklarazioarekin batera helarazi behar den agiri fiskala igorriko dizu. Ondotik, 2042-C inprimakiaren7CF sailan (suskripzioa enpresa ertain eta txikien kapitalean), Herrikoak eskainitako agirian agertzen den zure suskripzioaren zama deklaratu beharko duzu.

 

Garrantzitsua : Abantaila hortaz baliatzeko, akzio horiek zazpi urtez atxiki behar dituzu suspripzioaren ondotik (abenduaren 31 arte), Herrikoaren partetik zure aurrezkiaren diru itzultze baten kasuan. Zure akzioak beste pertsona bati ematen baldin badituzu, iraupen hori bost urtera pasako da.