fbpx
Alki

Peio Uhaldek ALKI kooperatiba lagun zonbaitzurekin sortu zuen 1982 an, ohiko altzariak ekoiztuz “herrian bizi eta lan egin” ahal izaiteko. Abentura hori 20 urte berantago bukatzeko zorian zen ekialdeko herrien konkurentziarengatik. « Une hartan Jean-Louis Iratzoqui-ri eskatu nion gure artikulueri itxura berri baten emaitea. « Relooking » egiten ez zekiela erantzun zidan… haatik dena aldatzeko gaitasuna zuela. Desafio eder bat izan zen beretzat. Guretako, 2005 ean, baitezpadakoa zen… »..

Berpizkundea poliki hasi zen. Izan ere, usaiako bezeroak ez ziren “rural chic” estiloari ohituak eta bezero berriak ez ziren segidan hurbildu. “Gure enpresa xumeki ezagutarazi behar izan ginuen, dio Peio Uhaldek. Pariseko “Maison & Objet” erakusketan leku bat hartu ginuen “Now” guneko marka frantses guttiren artean, « Ligne Roset » eta « Cinna » ren ondoan. Dena aldatu behar izan ginuen, gure filosofia eta komunikatzeko moldea ere.

Azkenean, jarraitasunak eragin ona ukan du. 2010 ko sortari esker, Alki barne-irudia munduan sartu zen. Enpresa handi batzuen egoitzek (Quicksilver Europe, Vodafone), jatetxe zonbaitzuk eta gune publiko ezagun batzuek (Mucem, Marseille-en eta Fontainebleau-ko gaztelua) ekoizle euskalduna hautatu zuten. Kanpora salduz, jarduera berriz ere garatzen hasi zen : +%25 2011an, +%13 2012an, +%15 2013an. Gaur egungo testuinguru ekonomikoan balentria bat dela erran daiteke.

Hala ere enpresaburuak ez ditu lehentasunak ahanzten. « Lehenik antolaketa hobetu behar dugu » egoitzaz aldatu ahal izaiteko. Eredu guziak Itsasun bertan ekoiztuak dira, Deux-Sèvres-eko segeria batek hornitzen duen haritz zurarekin bakarrik. Altzarier ezarriak zaizkien ekaiak 80 km itzulian diren enpreseri manatuak dira, elkartasunez. Euskal Herriko enpresak laguntzen dituen Herrikoa elkartasun sareko kide izanki, Peio Uhalde « memento larrietan » sustengatua izan da. Hark ere gauza bera egin nahi luke : « Sustrairik gabe, lehen haizeak eramaiten ahal zaituzte. Baina sustraiak ukaiteak ez du kentzen idekiak girela ! ».

Peio Uhalde

L'Express Pays Basque, Consommer local
"Des entreprises qui s'engagent" artikulua
3277. alea / 2014ko apirilaren 23an