fbpx

Bi finantzamendu iturriak osatzen dira : zorpetzea bereak dituen funtsen heinaren arabera egiten da.


Enpresarenak izanen diren funtsen finantzamendu bat atxemaitea zure enpresaren lorpenarendako beharrezkoa da.


Nork bere funtsak edozein finantzamenduren oinarria dira. Horregatik enpresendako baliabide baliosak dira :

  • Diru egonkortasuna eta sendotasuna ekartzen diote, hartzedunentzat segurtasuna bermatzen dutena. Bere diru ainitz baldin badu, enpresak arazo iragankorreri errexkiago buru egiten ahalko die. Diru egitura hastapenetik aski pizua baldin bada, lehen urteetan usu gertatzen diren diru mentsen edo emaitza eskasien eraginak guttituak izaiten dira. Enpresa berrien leher egitea beren dirurik aski ez dutelako gertatzen da gehienetan..
  • Zorrak ukaiteko gaitasuna handitzen du. Bakotxek beren diru gehiago ukanez, bankuek mailegu handiagoak proposatzen ahalko dituzte. Horrela, enpresak garatzeko behar dituen inbestimenduak errexkiago finantzatzen ahalko ditu. Enpresa ttipi eta ertainen ahulezietarik bat, beren dirurik aski ez ukaitea da, egoera horrek haien hazkuntza trabatzen ahal baitu.
  • Diru aldetik bere gaintasuna emendatzen dute. Izan ere, finantzamenduen gehiengoa bankuek ekartzen baldin badute, enpresaren hondakortasuna handiagoa da eta enpresaburuaren erabakitzeko askatasuna ttipiagoa da.
Enpresa bat ezin daiteke maileguekin bakarrik finantzatu : kapitalik gabe, ez du prestatzailerik atxemaiten ahalko. Bere diruaren heina bankuen maileguak lortzeko gakoa da.