- Harremanetan sartu
- Lehen hitzordu horretan zure proiektua eta bere berezitasunak aipatuko ditugu. Bestalde, dituzun galdereri ihardesten ahal diegu eta Herriko-ak nola laguntzen ahal zaituen zehaztu.
- Negozio plangintza eman
- Zure egitasmoen egokitasuna aztertzeko, negozio plangintza bat idatzi behar duzu. Hori errealitatean oinarritua izan behar da. Helburua proiektua burutzeko behar diren baliabideen neurtzea da. Idatzi hori diru galde guzientzat beharrezkoa da.
- Azterketa sakona
- Zure negozio plangintza elgarrekin aztertuko dugu. Ikerketa hori proiektuaren arlo ezberdineri buruz egina izanen da : enpresa-burua, produktua, merkatua, teknika eta aintzin-kondua (ustiapen kondua eta finantzatze plangintza, hiru urterendako). Ondoko urratsa txostena gure batzorde teknikoari aurkeztea da.
- Batzorde teknikoari aurkezpena
- Zure proiektua hilabetean behin biltzen den batzorde teknikoko kideeri aurkeztuko diezu, elkar hizketa ideki batetan. Ondotik, galdereri ihardetsiko duzu.
- Erabakia
- Inbestitzeko erabakia Herrikoako arduradunek elgarrekin hartzen dute. Erabakia baikorra edo ezkorra izan dadin, emandako argibide guziak isilpekoak dira.
- Finantzamendua plantan ezartzea
- Zure txostena balioetsi eta, legezko dokumentuak izenpetu beharko dira (akziodunen arteko ituna, kondu korronte aurrezki edo akzio bilaka daitezken obligazio hitzarmena…). Ondotik, dirua ixurtzen da.
Txosten guziak isilpean aztertuak dira, zuzen den bezala.
Tresnen kutxa
Enpresa bat sortu
Enpresa bat garatu edo eskuz aldatu
Gure xedea, zuen lantegiak irautea da.
Orain has gaitezen !