fbpx
Bioluz
« BIOLUZ, 1979 an sortu zen farmaziako laboratorio bat da, ixurtze zorroen ekoizpenean berezitua, berrogeita hamar bat presuna enplegatzen dituenak. 
 
Bidean gertatu ustekabe baten eta inbestizamendu txar baten ondotik, sozietatea merkataritza auzitegiaren babespean erori zen. Enpresak merkatuan zuen tokia eta garatzeko zituen helburuak ikusi eta, langileek sozietatea berriz hartzea erabaki zuten, SCOP-SA bat sortuz. Auzitegiari esku-aldatze eskaintza baten egiteko, langileek ekartzen ahal zuten diru zama bildu behar izan zen. Behar genuen dirua, bankuaren mailegu bati eta SCOPINVEST, IDES eta Herrikoak erositako partzuergo titulueri esker atxeman dugu. Akitaniako kontseiluak, Pirineo-Atlantiarreko kontseilu orokorrak eta Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak ere proiektua burutzen lagundu gaituzte. 
 
Gure partaide guziek, Herrikoa barne, biziki fite erantzun digute eta arretatsuak izan dira 50 enplegu atxikitzekoak baitziren Donibaneko lantegian. Enpresa baten berrerostea etxe baten erosteari konparatu daiteke, presuna ezberdinen ekarpenari esker egina baita gehienetan. Herrikoa gure solaskidea izaiteaz eskertu nahi dugu. »
 

Pierre Combroux